Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Jarraitu zuzenean

https://www.youtube.com/watch?v=NSSZ7F0KY-0(Beste leiho batean irekiko da)

Lekua: Europa Biltzar jauregia

Gonbidapen bidezko sarrerak. 2020ko Urtarrilaren 2tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

El espejismo de la mayoría

Talde antolatuetan edo sistema konplexuetan (adibidez, inurritegi bat, populazio bat edo sare sozial bat) "azaleratzen diren propietateak" deitzen duguna sortzen da, norbanako bakoitzaren gaitasunen batura baino zerbait gehiago direnak, adibidez "adimen kolektiboa" deitzen duguna, baina … propietate horiek beti dira positiboak, edo baliteke gure sarean harrapatuta egotea? Solasaldi honetan, gure gizarteari buruzko begirada bat egiten saiatuko gara, ezusteko aliatu baten laguntzarekin: matematikak.

Eduardo Saénz de Cabezón @edusadeci

Eduardo Sáenz de Cabezón (Logroño, 1972) matematikan doktorea da, eta irakaskuntzan, ikerketan eta dibulgazioan dihardu. 2001. urteaz geroztik, irakaslea da Errioxako Unibertsitateko Matematika eta Konputazio Sailean. Bere ikerketa aljebra konputazionalaren arloan garatzen du, honi ikerketa artikulu ugari eta espainiar eta europar matematikariekin kolaborazioak eman dizkiona. Matematikak zabaltzeko lan handia egiten du, adin guztietako eta mundu osoko milaka pertsonak gozatu dituzten ikuskizun, hitzaldi eta tailerren bidez. 2013an FameLab zientzia-bakarrizketa lehiaketaren irabazlea eta Big Van "Científicos Sobre Ruedas" taldeko sortzaileetako bat izan zen. Youtuben matematika eta bere gozamenerako kanala aurkeztu zuen.

Informazio gehiago

Gonbidapen bidezko sarrerak. 2020ko Urtarrilaren 2tik aurrera jaso daitezke gizarte etxeetan eta kirol instalazioetan.

Zeinu-hizkuntzako interpreteak izango dira.

Hitzaldietan haurtzaindegi-zerbitzua edota menpekotasun egoeran dagoen pertsonak zaintzeko zerbitzu eskatu ahal izango dira, 5 egun lehenagora arte, heieskola@vitoria-gasteiz.org posta elektronikoaren bidez edo 945161687 zenbakira deituta.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera