Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak:

Egunak: Urtarrilak 13, 20 y 27 eta Otsailak 3, 10 eta 17.

Ordutegia: 18:00 – 19:30

Hizkuntzak: gaztelania

Lekua: Landatxo dizarte etxea.

Norentzat: herritarrentzat

Hizlariak: Iñaki Jimenez eta Juan Antonio Zárate. (SECOT)

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanez gero (30 lagun)

Egitaraua

6 saiotan zehar, Gasteizko eta Arabako historiaren, tradizioen eta artearen alderdi garrantzitsu batzuk errepasatuko ditugu.

Urtarrilaren 13an: Gasteizko historioa

Non bizi ziren Gasteizko lehenengo biztanleak? Alde Zaharreko harresia errege beraren agindupean egin zuten oso-osorik? Zer gertatu zen hiri osoa ia kiskalita utzi zuen sutean? Zer harreman eduki zuen Gasteizko hiriak Errege-Erregina Katolikoekin? Zergatik daude gremio-kaleak Alde Zaharrean? Nola maitemindu zen Montehermosoko markesa Napoleonekin? Zenbateko garrantzia du Ajuria Eneak Gasteizen?

Urtarrilaren 20an: Gasteizko jaiak eta tradizioak

Nola sortu zen San Anton eguneko zozketa? Zer garrantzi du Gasteizko Inauteriak? Nola ospatzen da Arabako patroiaren jaieguna hiriburuan? Zergatik dugu baratxurien ohitura Santiago egunean? Zer gertatu zitzaion Zeledoni jaisten ausartu zen lehen urtean? Noiztik ospatzen da Olarizuko jaia? Zer aldatu du Olentzerok Gasteizko Eguberrietan?

Urtarrilaren 27an: Artea Gasteizen

Zein da hiriko eraikin erromanikorik garrantzitsuena? Zer aberastasun gordetzen dira Gasteizko gure elizetan? Zer ikus daiteke arma-museoan? Zein da arte-museoko obrarik garrantzitsuena? Arte sakroaren museoan dagoen guztia Arabako Lurralde Historikokoa da? Noiztik dago zabalik Artium arte modernoko museoa?

Otsailaren 3an: Gasteizko hiriarekin loturiko pertsonaia ospetsuak

Zein kaletan jaio zen Mateo Moraza? Non hil zen Manuel Iradier? Zer harreman dago Heraclio Fournier eta karta-sortaren artean? Zergatik da ospetsu Loreto Arriola? Nola amaitu zen Sacamantecas? Non dago Nieves Cano? Zergatik geratu zen Gasteizen Zumalakarregiren emaztea? Zer egin zuen Gasteizen alde Micaela Portillak?

Otsailaren 10an: Donejakue bidea Araban

Ba al dakizu Donejakue bidea Gasteiztik pasatzen dela eta Arabako probintzia osoa zeharkatzen duela? Historia gogoratzeko, eraikinetan eta elizetan artea ikusteko, natura eta gure paisaiak behatzeko eta oinez ariketa egiteko ibilbide bat.

Otsailaren 17an: Arabako jaiak eta tradizioak

Nola bukatzen du Markitosek Zalduendon? Nola bukatzen du Judasek Arabako hainbat herritan? Zergatik joaten dira Larreakoak Herniara San Martin jaia zentratzera? Ba al zenekien Arabako 4 herrik parte hartzen dutela Bizkaiko jai batean? Arabako Gabonetako ospakizun zaharrenak ezagutu nahi dituzu?

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera