Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Ekitaldia zuzenean jarraitu ahal izango da HEIren emisioen orrialdearen bidez.

Argi dago elkarteek zeregin garrantzitsua eta funtsezkoa izan dutela herritarren parte-hartzea sustapenean, baita politika publikoak diseinatzeko gure ongizate-estatu hauskorra eraikitzeko prozesu osoan ere . Hala ere, gaurko unea eta testuinguru sozial eta ekonomikoa ez da garai hartakoa.

Badira erronka berriak administrazio publikoentzat, baita elkarteentzat ere. Eta horrek sortarazten dizkigu galdera asko; herritarren eta erakundeen arteko eta elkarteen eta herritarren arteko bitartekaritza-espazioak baliagarriak al zaizkigu horiei aurre egiteko? Zer eginkizun izan dezakete elkarteek herritarren parte-hartzean? Erronka al da herritarren ahotsa eramatea eta eraikitzea elkarren hartu-emanetarako, elkar sostengatzeko eta elkarrekin gogoeta egiteko espazioak (batzuok komunitate deitzen diogu horri)? Elkarteek gure lurraldeetako pertsonen eta kolektiboen aniztasuna txertatzeko estrategia bat gehitu behar dute edo horren premia dute?

Galdera horiei buruz hausnartzen eta erantzunak ematen saiatuko da Ernesto Morales —Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Politika Publikoetan eta Gizarte Eraldaketan doktorea— Europa biltzar-jauregian. Bere ibilbide profesionala ekintza komunitarioan, ekonomia solidarioan eta herritarren parte-hartzean oinarritzen da. 90eko hamarkadaren amaieran, Katalunia osoko auzo-elkarteen eskutik, garapen komunitarioko planak bultzatu zituen, eta 2009az geroztik "IGOP-UAB Eskola" koordinatzen du, hau da, ikerketa-, ekintza-, prestakuntza- eta berrikuntza-proiektu-espazio bat esparru komunitarioan eta gizarte-politiketan eta lankidetzan garatuta elkarteekin, kolektiboekin eta profesionalekin.

Informazio gehiago

Sarrera doakoa da aldez aurretik izena emanda

Online emisioa jarraitzeko ez da beharrezkoa izena ematea.

Izena emateko:

  • Deitu honako elefonoetara: 010 edo 945161100
  • Gizarte-etxeetako eta kirol-instalazioetako informazio-bulegoetan.

Noiz eman izena:

Irailaren 26tik plazak bete arte

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

  • Deitu telefono honetara: 945 161 687

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera