Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.
Lur gainean, itzal azpian. Emakume baserritarrak eta parte hartzea.
  • 2024/03/14
  • 18:00
  • Landatxo Gizarte Etxea – 1. askotarako gela
  • Publiko guztiak
  • Euskara

Lur gainean, itzal azpian liburua ardatz, Leire Milikua Larramendi egileak eta Nagore Ruiz de Zarate Cantal abeltzainak bataren liburuko pasarteak eta bestearen bizipenak harilkatuko dituzte.

Liburuaren ardatz nagusia da emakume nekazarien parte-hartzea, batetik, erakusteko emakumeek sistema patriarkaleko edozein arlo eta eremutan dituzten egiturazko ezaugarriak partekatzen dituztela; eta, bestetik, ikusarazteko nola landatar eta nekazari izaerak zapalkuntza-geruza gehigarriak dakarzkien testuinguru urbanozentrista eta kapitalistan. 

Leire Milikua Larramendi (Abadiño, 1985), arkitektoa da Euskal Herriko Unibertsitatean graduatu ondoren, eta unibertsitate espezialista Agroekologian (UEU-EHU) eta Genero Berdintasunean (Universidad Europea Miguel de Cervantes). Freelance dabil lurraldearen eta biztanle/komunitateen arteko loturak berrezartzeko planak diseinatu, prozesuak eraiki eta horiek dinamizatzen. Bere ikerketa-lerro nagusiak agroekologia, elikadura-sistemak, landa-eremua, herritarren parte-hartzea eta generoa dira.

Nagore Ruiz de Zarate Cantal Nekazari eta Abeltzainen Sindikatuko zuzendaritza batzordeko kide da gaur egun.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2024/01/23 08:00 Noiz arte: 2024/03/14 16:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.

Non