
HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Entre tú y yo: nuestras emociones
15 martxoa- 10:30 - 13:30

- 2025/03/15
- 10:30 – 13:30
- Landatxo G. E. (1. askotarako gela)
- Publiko guztiak
- Gaztelania
**Martxoak 14, ostirala, 16:30etik 19:30era eta larunbata, martxoak 15, 10:30etik 13:30era.
Izaki sozialak gara, eta izaki emozionalak. Beste pertsona batzuekin konektatu behar dugu, partekatu, elkarrekin bizi, hitz egin… eta, dantza horretan, emozioek zeregin garrantzitsua dute; batzuetan, elkarrengana hurbiltzeko, eta, beste batzuetan, elkarrengandik urruntzen gaituzte, nekagarria izan daitekeen zailtasun bat gehituz komunikatzeko dugun moduan.
Tailer honetan, dinamika horretan sakonduko dugu, eta gure emozioekin eta beste pertsonarenekin erlazionatzeko modu osasungarri bat aurkituko dugu.
Tailerraren helburuak:
- Emozioen funtzioa ulertzea.
- Geure emozioekin dugun harremanean sakontzea.
- Komunikazioan besteen emozioak kudeatzen ikastea.
Metodologia: bizipen-praktikatik eduki teorikoak integratzeko lan egingo dugu, ikaskuntza hau etorkizunera eramatea errazagoa izan dadin.
Lidia Aguilera psikologoa eta coach sistemikoa da. Pertsonei garatzen laguntzen die, beren baliabideekin konektatzen eta duten potentzial guztia berraurkitzen lagunduz. Emozioek gure bizitzan duten eraginaren defendatzaile sutsua da, emozioak ikusarazten ahalegintzen da egunero, eta berarekin lan egiten duten pertsonen ongizatea ahalbidetuko duen kudeaketa emozionala garatzen laguntzen du.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2025/01/22 08:30 Noiz arte: 2025/03/14 13:00
…edo lekuak bete arte.
Informazio gehiago
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.