
HEI GIZARTE-GAITASUNAK. Lantegia: Entzumenaren artea
15 maiatza- 16:00

- 2023/05/15
- 16:00 – 20:00
- Landatxo Gizarte Etxea (1. Askotarako gela)
- Publiko guztiak
- Euskara
Entzumena oinarrizko prozesua da giza elkarrizketetan eta, ondorioz, ezinbestekoa egoki kudeatzeko harremanak zein horietatik sortzen diren gatazkak . Askotan parean dugun pertsona entzuten dugu bere jarduna bukatzean guk zer esango diogun pentsatuz, lagun hori ulertzen saiatuz baino. Barne entzumenarekin ere arazoak izan ohi ditugu, hau da,jakitea zer geratzen ari zaidan.
Honi guztiari buruz jardungo dugu lau orduko tailer honetan, entzumenaren artea lantzen saiatuko garen bitartean. Entzumena entrenatu, ikasi eta landu daitekeela ulertuta.
Helburuak:
- Beste pertsona interferentziarik gabe entzutea erraztuko duten tresnak garatzea.
- Hainbat entzumen-mota lantzea: hitzezkoa eta hitzik gabekoa, kanpokoa eta barnekoa.
- Entzutea zailtzen duten blokeo pertsonalak aztertzea, bai beste pertsonak entzutea zailtzen digutenak edo nork bere burua entzutea zailtzen dutenak.
Metodologia
Eduki teoriko zein praktikoa izango duen tailerra izango da, aurkezten diren kontzeptuak bizipenetik jaiotako ikaskuntzaren bidez barneratzea bilatuko da. Gaiaren kokapen teorikoa aurkeztuko da, entzumenaren artea landu ahal izateko.Ulermen eraldatzailea errazteko, dinamika eta ariketa praktikoak eta bizipenekoak sartuko dira, ulermen intelektualaz gain, gaia modu globalean ulertzea ahalbidetuko dutenak.
Sarbide mota
- Izena emateko datak
- Noiztik: 2023/03/28 01:00 Noiz arte: 2023/05/15 13:00
Informazio gehiago
Hizlariak: Itziar Amestoy Alonso arduratuko da tailerra emateaz. Kazetaritzan lizentziatua da eta Gestalt terapeuta AETGtik . Komunikazioaren munduari lotutako hainbat arlotan lan egin du. Gestalt ikuspegian oinarri, talde eta pertsonen arteko dinamikak aztertzen ditu, bai eta emozioen kudeaketa ere, talde-lanerako eta harremanetarako giro egokia errazteko.
Izena eman duzu eta ezin zara joan:
- Deitu telefono honetara: 945 161 687
- heieskola@vitoria-gasteiz.org idatzi
Horrela, beste lagun batzuek bertaratzeko aukera izango dute.
Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.