Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Herritartasun digitala teknologiaren erabilerarekin lotutako portaera arauen multzoa da.

Herritar digitala izateak berekin dakar nork bere egitea, besteak beste, honelako kontzeptuak: demokrazia, eskubideak eta betebeharrak, segurtasuna, pribatutasuna, etika, inklusioa, legezkotasuna eta erantzukizuna.

Internet iritsi eta horrekin batera hainbat gailu teknologiko —mugikorrak, ordenagailuak, tabletak, kontsolak, telebista—, baita zerbitzu batzuk ere —foroak, sare sozialak, blogak eta aplikazioak—,herritarron eguneroko bizitza aldatu egin da.

Teknologiek eta pantailek aukerak eta arriskuak dakartzate, eta alderdi horiei helduko zaie lantegi honetan.

Egitaraua:

1. saioa: Pantailen erabileraren arriskuen prebentzioa

Hitz egin ohi izan dugu nomofobiaz, adikzio teknologikoez, bideojokoen gehiegizko erabileraz, sare sozialez… baina ez ditugu beti behar bezala erabiltzen.

Saio honetan, kontzeptu horiek argitzen saiatuko gara eta erabilera arazo bilakatzen denean, horrek herritarrentzako duen eragina identifikatuko dugu.

Era berean, beste pertsona batzuekin komunikatzeak duen pisua kontuan hartuta, zenbait arrisku aurki ditzakegu, esate baterako, iruzurrak, mehatxuak, gezurrak, estortsioak, delituak, jazarpena… Horrek guztiak kalteak eragin ahal dizkigu.

Halaber, saio honetan honako arriskuez hitz egingo dugu: nortasuna lapurtzea/ordeztea, iruzurrak, birusak, groominga, sextinga, ziberjazarpena…

Prebentzioaren inguruan, arrisku horiek saihesteko jarraibideei eta neurriei buruzko informazioa emango da.

2. saioa: IKTak (Informazio eta Komunikazio Teknologiak) segurtasunez erabiltzeko gaitasunak.

Sarera konektatzeak kontzeptu berriak definitzea dakar, hala nola identitate digitala, hatz-marka digitala eta ospe digitala.

Saio honetan Netiketari erreparatuko diogu. Kontzeptu hori sarean portaera arduratsua izateko jarraitu beharreko arauen multzoa da.

Arrakala digitalari buruz hitz egingo dugu, bai eta gizarte digitalaren aukeren onuradun izan daitezkeen eta ez direnen arteko desberdintasun sozialez ere.

Arlo digitalean gaitasunak eskuratzeko eta sarearen aukerez baliatzeko funtsezko alderdi bat konexio seguru eta babestua ahalbidetuko diguten baliabideak eta tresnak izatea da. Horretarako, pribatutasun digitalaz hitz egingo dugu, hura konfiguratzeko moduaz ere.

Baliabide eta tresnei dagokienez, informazioa zabalduko da gurasoen kontrolei eta konexio-denbora eta edukia kontrolatzen laguntzen diguten aplikazioei buruz.

Xehetasunak:

Egunak: apirilak 13 eta 20

Ordutegia: 17:00 – 18:30

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda

Kolaboratzailea:

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2021eko martxoaren 5ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera