Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Salón de plenos

Udaletxera bisita gidatua eginez, Udala ezagutuko duzu: udal antolamendua (Alkatea, Udalbatza, Udaleko Gobernu Batzordea, alderdi politikoak…) eta administrazioarena (Departamentuak, Zerbitzuak eta Unitateak; Erakunde autonomoak…).

Bisita honen helburu nagusia herritarrei udalarekin loturiko gaien inguruko heziketa eskaintzea da, eta zehazkiago, udaleko erabakitze-organoen antolamendu, funtzionamendu eta konpetentziak landuko ditugu.

Jardunaldi honetan, halaber, parte hartzeko organoen mekanismoak eta funtzionamendua ezagutuko ditugu; udalbatzaren erabakietan duten eragina, eta gutako bakoitzak nola parte har dezakegun modu aktibo batean gure udalerriaren eraikuntzan.

Eguna: abenduak 29

Ordua: 17:00-18:00

Lekua: Udaletxea

Hizkuntza: euskara

Norentzat: familientzat (leku-kopurua 20)

Sarrera doan, aurrez izena emanda.

Informazio gehiago

Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2020ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Aukera dago txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntzaren interpretea eskatzeko 5 egun lehenago heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera