Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Pertsonok harremanetan jartzean geure buruarekin, beste batzuekin eta munduarekin egiten dugun edozein jarduerak zerikusia du gure solaserako gaitasunarekin edo adimenarekin. Geure buruarekin hitz egiten dugu eta besteekin harremanetan jartzen gara haiekin ditugun elkarrekintzen eta elkarrizketen bidez.

Hartara, ezar ditzakegu norberarekiko zein bestekiko errespetuan oinarritutako harremanak edo elkarrizketak, baita besteekin batera sortzea, elkarlanean aritzea eta eraikitzea ahalbideratzen dituzten elkarrizketak edo harremanak ere.

Harremanetan sortzen diren zailtasunak konpontzen dira elkarrizketen bidez. Hala ere, batzuetan elkarrizketa horiek saihesten ditugu deseroso gertatzen zaizkigulako edo iraganean emaitza negatiboa izan dutelako. Rafael Echeverriak defendatzen duen moduan, “gure elkarrizketek sortzen dute gure erlazioak bizi diren ehuna. Elkarrizketak eta harremanak gauza bera dira”.

Tailerrean elkarrizketa motak landuko ditugu, baita elkarrizketa egokiak eta eraginkorrak izateko gakoak eta trebetasunak ere.

Xehetasunak:

Egunak: abenduaren 1ean, 2an eta 3an

Ordutegia: 16:00 – 18:30

Hizkuntza: gaztelania

Nori zuzendua: elkarte baten kideei

Formatua: online

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanda (15 lagun)

Prestatzeilea: Emma Ortiz

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Izena emateko epea 2020ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera