Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Ikaskuntza partekatuko lantegia da, eta parte-hartzaileek paper aktiboa edukiko dute, eztabaida-talde edo foroetan, euren ordezkari edo parte-hartzaile rolean, topatzen dituzten zailtasunak lantzeko.

Bileretarako tresna eta teknika egokien erabilera egokia eta konpromisoaren kudeaketa landuko ditugu, eta parte-hartze eta rol play metodologiak erabiliko dira bilerak dinamizatzeko gaitasun eraginkorrak garatzeko.

Egunak: abenduaren 3an eta 4an

Ordua: 18:00 – 20:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte etxea

Norentzat: elkarguneetara, auzoguneetara eta Gizarte Kontseiluan parte hartzen dutenentzat

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemenedo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2019ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan tsxikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsanak zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.