Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Tailer honetan, giza eskubideen inguruko tresna teoriko eta praktikoak landuko dira, genero eta kulturarteko ikuspegia aintzat hartuta, ikuspegi horiek gizarte erakundeen proiektuetan txertatzeko. Eduki teorikoa edukiko duten azalpenak eta talde-dinamikak zein banakakoak uztartuko dira,praktikoagoak eta gizarte erakundeei aplikatutakoak. Ikastaro honetan, eskubideen, kulturartekotasunaren, genero ikuspegiaren eta visual thinking-aren arloan adituak diren pertsonek parte hartuko dute.

Lantegia 3 saioetan banatzen da: abenduaren 2an, 9an eta 16an.

Ordutegia: 9:30 – 14:30

Hizkuntza: gaztelania.

Lekua: Landatxo Gizarte Etxea.

Nori zuzendua: elkarteei, teknikariei eta herritarrei.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2019ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.