Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

2030 Agendak garrantzi handiko bost eremu ditu. Ibilbide honetan, Garapen Iraunkorrerako 17 Helburuak (GIH) ezagutuko ditugu, eremu horietako bakoitzaren ikuspegitik.

Saioen egunak

Bi orduko saioak: 18:30etatik 20:30etara. Lekua: Rosa Parks (autobus geltokian)

  • Sarrera eta pertsonak: Azaroak 14
  • Planeta: Azaroak 21
  • Oparotasuna: Azaroak 28
  • Bakea: Abenduak 12
  • Aliantzak: Abenduak 19

Zer da 2030 Agenda, eta zein dira garapen jasangarriko helburuak?

https://www.youtube.com/watch?v=2n0TUKoIxOs(Beste leiho batean irekiko da)

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2019ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.