Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

https://www.youtube.com/watch?v=-akmeookQMo(Beste leiho batean irekiko da)

Webinarren datuak

Hizlaria: Raúl Oliván, Aragoiko Gobernuko Herritarren Parte-hartze, Gardentasun, Kooperazio eta Boluntariotza zuzendari nagusia.

Webinar honetan, Aragoiko Gobernuaren LAAAB(Beste leiho batean irekiko da) proiektua ezagutuko dugu, politika publikoen diseinu kolaboratiborako berrikuntza demokratikoko laborategia.

Nola jarrai dezakezu ekintza hau:

  • Interneten bidez: izena eman eta gero zure korreo elektronikoan jasoko zuzu ekintza jarrai dezakezun helbidea.
  • Presentziala: Monte Hermoso jauregian gela bat prestatuko dugu.

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: online bidez edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2019ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.