Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Vitoria- Gasteiz Hobetuz programa hiriaren partaidetzarako eta kudeaketarako tresna bat da, eta horren bidez, herritarrek udal-baliabideen zati baten xedea proposatu eta erabaki dezakete. Demokrazia zuzenaren tresna da, hain zuzen ere.

Edonork aurkez dezake, formulario baten bidez Gasteiz hobetzeko ideia, proposamen edo proiektu bat.

Nola eta non aurkeztu proposamenak?

Proposamenak online edo pdf inprimaki hau beteta aurkez daitezke. Proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, baina argi ez baduzu nola egin, gizarte-etxeetan dauden KZguneetako begirale batek lagunduko dizu.

Horretarako, eman izena maiatzean eta ekainean hurrengo gizarte-etxeetan antolatu ditugun tailerretan:

1. Tabla: Vitoria-Gasteiz Hobetuz programan proiektuak aurkezteko lantegiak
Non Eguna Ordutegia Izen-ematea Leku kopurua
Ibaiondo gizarte-etxea Maiatzak 24 18:00 – 19:30 Izen-ematea 5
Hegoalde gizarte-etxea Maiatzak 31 18:00 – 19:30 Izen-ematea 5
Zabalgana gizarte-etxea Ekainak 7 18:00 – 19:30 Izen-ematea 4
Pilar gizarte-etxea Ekainak 14 18:00 – 19:30 Izen-ematea 5

Tailerrera joan ahal izateko, KZguneen erabiltzailea izan behar duzu. Erabiltzailea ez bazara, eskatu hitzordua(Beste leiho batean irekiko da) webgunean, tailerra izan baino lehen.