
Vitoria-Gasteiz Hobetuz. Aurkeztu zure proiektua Kzguneetan
31 maiatza 2021- 18:00
Vitoria- Gasteiz Hobetuz programa hiriaren partaidetzarako eta kudeaketarako tresna bat da, eta horren bidez, herritarrek udal-baliabideen zati baten xedea proposatu eta erabaki dezakete. Demokrazia zuzenaren tresna da, hain zuzen ere.
Edonork aurkez dezake, formulario baten bidez Gasteiz hobetzeko ideia, proposamen edo proiektu bat.
Nola eta non aurkeztu proposamenak?
Proposamenak online edo pdf inprimaki hau beteta aurkez daitezke. Proiektu bat aurkeztu nahi baduzu, baina argi ez baduzu nola egin, gizarte-etxeetan dauden KZguneetako begirale batek lagunduko dizu.
Horretarako, eman izena maiatzean eta ekainean hurrengo gizarte-etxeetan antolatu ditugun tailerretan:
Non | Eguna | Ordutegia | Izen-ematea | Leku kopurua |
---|---|---|---|---|
Ibaiondo gizarte-etxea | Maiatzak 24 | 18:00 – 19:30 | Izen-ematea | 5 |
Hegoalde gizarte-etxea | Maiatzak 31 | 18:00 – 19:30 | Izen-ematea | 5 |
Zabalgana gizarte-etxea | Ekainak 7 | 18:00 – 19:30 | Izen-ematea | 4 |
Pilar gizarte-etxea | Ekainak 14 | 18:00 – 19:30 | Izen-ematea | 5 |
Tailerrera joan ahal izateko, KZguneen erabiltzailea izan behar duzu. Erabiltzailea ez bazara, eskatu hitzordua(Beste leiho batean irekiko da) webgunean, tailerra izan baino lehen.