Herritartasunerako eskola Irekiari buruz maiz egiten diren galderak

Badakizu zer den HEI?
HEI, Herritartasunerako Eskola Irekia da, topaketarako eta prestakuntzarako gune bat eta Gasteizko udalerrian bizi garen guztiontzat irekia dagoena, Herritarren Parte-hartze Zerbitzuaren barruan.
Zertarako?
HEIrekin lortu nahi dena da zuk gero eta protagonismo handiagoa izatea eta kudeaketan eta udalaren politikan motibazio eta prestakuntza gehiagorekin parte hartzea. Gaur egun aurrerapen handiak egiten ari dira kudeaketa publikoaren modernizazioan eta nagusiki erakundeetan gardentasun handiagoa izatera eta horietan herritarren parte-hartzea gehitzera bideratutakoak dira. Parte-hartzearekin aldaketa bultzatuko duzu, Gasteizko zure hirian zerbait hobetu daitekeela pentsatzen baduzu, egizu lan HEIn. Gasteiz hiri demokratikoagoa, gardenagoa eta zoriontsuagoa izatea lortuko dugu denon artean.
Zergatik?
Herritarroi dagokigulako gure erkidegoaren alde lan egitea, eragiten diguten erabaki publikoetan parte hartzea, izan ere, herritar izateagatik eskubideak ditugu eta erantzukizunak hartu behar ditugu gure gain. Demokrazia errotzea eta sendotzea ere gure esku dago eta, horretarako, parte-hartzearen kultura landu eta zabaldu behar dugu gure eguneroko jardunean, eragiten digun alorrean, gure ingurukoan, gure erkidegoan, hirian…

Eta herritarrok hiriaren alde egunero lan egiten dugun bezalaxe, HEI ere zure baitakoa da eta horretan parte-hartzea garrantzitsua da benetan.

Zer egin nahi dugu?
Hemen aurkeztu dugun jarduera-programarekin parte-hartzearen barruan sortzen diren prestakuntza-, motibazio eta eskuduntza-premiei eman nahi diegu erantzuna eta erakundea eta udal funtzionamendua eta, nola ez, herritarren parte-hartzerako eredua hobeto ezagutzen lagundu nahi dugu.

Ekintza horietako batzuk prestakuntzara bideratutakoak dira, beste batzuk gaikuntzara, beste batzuk esperimentaziora eta ikerketara, beste batzuk komunikaziora, eta horiek guztiak topaketarako eta harremanetarako gune moduan eratu dira. Partekatzea, elkarrekin lan egitea, ekarpenak egitea, hobetzea eta adostasunak lortzea izango dira garatu beharreko eta eguneroko udal-kudeaketan txertatu beharreko balioak.

Nork Har Dezake Parte Eskolan?
Udalerriko herritar guztiek: politika alorrekoek, teknikariek, hiri-erakundeek (elkarteak, fundazioak, herritarren kolektiboak, plataforma eta koordinakundeak, gizarte mugimenduak) eta gainerako herritarrek nork bere izenean.
Nola parte har daiteke?
Modu eta maila oso desberdinean har daiteke parte, dituzun aukeren eta gogoaren arabera; jardueretara joanez, beste batzuk proposatuz, ebaluazioan parte hartuz, beste ekintza batzuk sortuz, Gasteiz hiri berdintasunezkoagoa, inklusiboagoa eta iraunkorragoa izango delako. Demokraziak lotura handia du herritar parte-hartzaile, arduratsu, informatu eta guztien ongizatea lortzeko lanean ari direnekin.

HEIk, zuri esker, sustrai sendoak bota nahi ditu, osasuntsu eta iraunkor hazi, eta lortu nahi du horren fruituak gizarte bidezkoak, inklusiboak eta berdintasunezkoak elikatuko dituzten giza balio unibertsalak izan daitezela.