Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

ABISUA: jatorriz, zine-foruma 19:30etarako zegoen programatuta, baina, Euskadin indarrean dauden debekuak direla eta, hasiera-ordua 18:15etara aurreratu da.

Tokia: Florida zinema, 1. aretoa

Sinopsia: Delphinek eta Carolek euren bizitza kontatzeko proiektuari ekin zioten. Horretarako, dokumental honetaz gain, bideo-lantegiak antolatu zituzten, eta Center audiovisuel Simone de Beauvoir artxibo feminista sortu zuten. Pelikulan, Les Insoumuses eta Video Out taldeen obra feministen atalak hautatu eta erabili zituzten, baita Simone de Beauvoirren, Marguerite Durasen eta Chantal Akermanen elkarrizketak ere, beste batzuren artean. Horiek baliatuta, film honek feminismoaren historiaren kapitulu bat idatzi du, eta sormenez beteriko praktika politiko baten hastapenak arakatu ditu. Hala ikusiko dugu feminismoak ausardia, umorea eta subertsioa nola erabili zituen ekintza kolektiboa, hedabideen esku-hartzea eta artxibo-dokumentazioa lotzeko.

Jatorrizko bertsioa frantsesez eta azpitituluak gaztelaniaz.

Izena eman online

Sarrera doan lekua bete arte.

Zineforumaren hizkuntza: Gaztelania

Urtea: 2019

Iraupena: 69 min.

Herrialdea: Frantzia

Zuzendaritza: Callisto McNulty

Generoa: Dokumentala

Gaiak: Feminismoa eta ekintza kolektiboa

Sariak: Pelikularik onena Marseillako FIDen.

Ikus-entzuleen Saria Film de Femmes Jaialdian.

Zineforumen koordinatzailea eta dinamizatzailea: Helena Gonzalez Estevez, Zinhezba kultura-elkarteko zinema-programatzailea

Antolatzaileak: Gasteizko Udalaren Herritarren Parte Hartzerako Zerbitzua, Bizikidetzarako eta Aniztasunerako Zerbitzua eta Berdintasunerako Zerbitzua