
HEI GIZARTE GAITASUNAK: Personas voluntarias, cómo estar bien para ayudar a los/as demás (bertan behera geratu da)
24 azaroa 2020- 16:00
Batzuetan, hainbat egoerari aurre egin behar izaten diegu, geure burua prest ez dugula. Gaur egungo pandemiaren ondorioz, gure ohiko errutinak aldatu behar izan ditugu, eta salbuespenezko egoerei aurre egin behar izan diegu, bai banaka, bai gizarte moduan. Egoera horrek emozioak eta sentimenduak eragiten dizkigu, eta, haiek kudeatzeko tresnak behar ditugu, nork bere burua zaintzekoak eta beste pertsona batzuei sostengua eta laguntza ematekoak.
Tailer hau bereziki diseinatuta dago, hilabete hauetan egoera ahulean dauden pertsonei lagundu dieten eta laguntzen jarraitzen duten boluntarioei egoera horri ahalik eta ondoen aurre egiten laguntzeko.
Egitaraua:
- Kontzeptuak argitzen:
- Zertan datza (auto)laguntzaren erlazioa?
- Laguntza vs (gehiegi) babestea: motak eta mugak
- Erresilientzia eta tutore erresilientea
- Autozainketa
- Tentsioan eta ziurgabetasunean bizitzeko trebetasunak eta estrategiak: bost ikaskuntza
- Malgutasuna garatzea
- Onarpena: ebidentziarako nahia
- Egokitzapen hedonista edo gehiago nahi izateko arriskua
- Irudikatze negatiboa edo frustrazioarekiko tolerantzia
- Kontrol-paradoxa eta beste paradoxa ikusezin batzuk
- Beste pertsonari ulertzea
- Zer esaten dugun eta zer nahi dugun
- Narratiba mugatzaileen dekonstrukzioa
- Laguntzaren mugak eta norberaren ardura sustatzera
- Erresilientzia edo antihauskortasuna?
- Kontzeptua eta haiek ulertzeko gakoak
- Ingurune erresilienteak sortzeko behar diren elementuak
- Paradigma estimatiboaren gakoak: posibilitatetatik eraikitzea
Gasteizko Bizikidetza Behatokiak HEI Herritarren Eskola Irekiarekin lankidetzan eskainitako jarduera.
Xehetasunak:
Egunak: azaroaren 11n eta 18an (asteazkena)
Ordutegia: 16:00 – 20:00
Lekua: Simone de Beauvoir elkarteen etxea ( San Ignazio Loiolakoaren kalea, 8 )
Hizkuntza: gaztelania
Nori zuzendua: elkarteetan partzen hartzen duten pertsonei
Formatua: aurrez aurrekoa
Izen ematea: sarrera doan, aurrez izena emanda (15 lagun)
Prestatzailea:
Garazi Rodero Baraño: Psikologian lizentziatua. Familia Esku-hartze eta Bitartekaritzako Master Ofiziala. Kulturarteko Bitartekotzako Masterra
Maider Aierdi Gaztelu-iturri: Psikologian lizentziatua, terapeuta sistemikoa, familia eta komunitate bitartekaria
Informazio gehiago
Sarrera doan, aurrez izena emanda. Izena emateko moduak: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.
Izena emateko epea 2020ko xxxxxxxaren xx an/ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.
Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.
Aukera dago txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntzaren interpretea eskatzeko 5 egun lehenago heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.
Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.
HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren barruan jasotako jarduera