Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

Xehetasunak:

Egunak: urtarriletik martxora (ikus egitaraua)

Ordutegia: 15:30 – 17:00

Hizkuntza: gaztelania

Lekua: Landatxo gizarte-etxea

Norentzat: talde politikoentzat

Izen-ematea: doako sarrera aldez aurretik izena emanda (plazak: 30)

Egitaraua

Talde politikoei zuzendutako heziketa-zikloa, non Udalaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko hainbat gai jorratuko diren.

Urtarrilak 22: Arau-esparrua, antolaketa eta eskumenak.

Urtarrilak 29: Lurraldea eta biztanleria.

Otsailak 5: Administrazio-prozedura.

Otsailak 12: Administrazioaren ardura.

Otsailak 19: Zerbitzu publikoen kudeaketa eta kontratazio administratiboa

Otsailak 26: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak.

Mrtxoak 4: Toki-erakundeen ondasunak.

Martxoak 11: Ekonomia, aurrekontu eta zerga-kudeaketa (I)

Martxoak 18: Ekonomia, aurrekontu eta zerga-kudeaketa (II)

Martxoak 25: Ekonomia, aurrekontu eta zerga-kudeaketa (III)

Apirilak 1: Etika

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera