Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

https://www.youtube.com/watch?v=io_WPGcj7kU(Beste leiho batean irekiko da)

Xehetasunak

Eguna: Urtarrilak 23.

Ordutegia: 16:00 – 20:30.

Hizkuntzak: gaztelania.

Lekua: Rosa Parks gela (Autobus Geltokian).

Norentzat: herritarrentzat.

Hizlariak: Ivan del Caz y Javier Goikoetxea.

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanez gero (30 lagun)

Egitaraua

Sarrera

Guillermo Dorronsoro, Deustuko Ekonomia Fakultateko dekano ohiaren hitzetan: "Egungo sistema ekonomikoa agortuta dago". Oso argi daukagu proposamen berriek bultzatuko dutela eredu ekonomiko berri baterako trantsizioa. Edo gero eta ohikoagoa denez, entzutea, Ekonomia Berriek.

Ekonomia berriak beren gaitasuna erakusten ari dira mundu osoan egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko, eta pertsonen eta planetaren zerbitzura jartzeko. Iraganeko eredu ekonomikoak, gehienak boterean oinarritutakoak, feudalismoa, komunismoa, kapitalismoa edo egungo merkatu ekonomia deitu izan diegu. Aldiz, ez dakigu zer izen izango duen azaleratzen ari den eredu berria. Agian nahikoa izango da "Ekonomia" deitzea.

Lantegi honen bidez, Ekonomia Berriak herritarrei, hurbiltzea proposatzen da, jatorria edo ogibidea kontuan hartu gabe. Modu egokian transmititu nahi dugu beraz, helburuaren ekonomia, elkarlaneko ekonomia, ekonomia zirkularra eta horren osagarriak eskaintzen dituzten aukerak.

Eredu horiek zerbait positiboa badute, alegia, ez dela beharrezkoa zerga-ekonomiaz jakitea, edo kontularitzaz jakitea. "ekonomia" hitzaren etimologiara so eginez gero (grekotik dator) OIKONOMOS etxeko administrazioa esan nahi du, non OIKO etxea den eta NEMEIN administrazioa. Hau da, gure planetaren administrazioa.

Metodologia

Tailerraren metodologiak modu ludikoan batuko ditu ezagutza, filosofia, analisia, behaketa eta ekonomia berrien proposamenak. Zentzu kritikoaz, iraunkortasun sozial, ekonomikoa eta Ingurumenekoa lortzeko bidea jorratuko dugu. Hori guztia egoera erreal ezberdinetan oinarrituta eta puntu  desberdinetatik aztertuta. Oreka hori bilatzen laguntzen diguten tresnak ere landuko ditugu,jasangarria izango den etorkizuna atzitzeko.

Helburuak:
  • Planeta administratuko duen etorkizuneko ekonomia ulertzea
  • Eredu ekonomiko berriak ezagutuko ditugu eta hauen proposamenak aztertuko ditugu
  • Kontua ez da bakarrik zenbakiak maneiatzea, baizik eta gure planeta administratzea. Hori dela eta, Barne Produktu Gordina (BPG)  neurgailu moduan erabiltzearen kontra azalduko gara soilik balore monetarioak eskeintzen dituelako.  Eredu berri hauek, ez bakarrik balore ekonomikoak, baizik eta balore sozialak eta ingurumen baloreak eskeintzen dituzte ardatz horien arteko oreka ahalbidetuz
  • Ekonomia berriek dituzten baliabide desberdinekin jolasten ikasiko dugu. Egun existitzen diren gizarte- eta ingurumen-neurketetara hurbilduko gara

Izena emateko

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera