Ekitaldiak kargatzen
Miriam Ocio HEIrentzat
  • 2024/10/23
  • 16:00 – 20:00
  • Landatxo Gizarte Etxea (1. askotarako gela)
  • Publiko guztiak
  • Gaztelania

Lidergo-gaitasuna askotan gure lan-ingurunearekin soilik lotzen dugun kontzeptua da, baina lidergoa kontzeptu konplexua da, eta gure eguneroko bizitzako hainbat egoeratan garatzen da: gure lanean, gure harreman pertsonaletan, familiarretan… Eta testuinguru guztietan elementu amankomunak daude.

Lidergoak aldaketarekin du zerikusia, eta aldaketa pertsonarengan hasten da, geure burua ezagutzeko eta onartzeko gaitasunean, estrategikoak izaten hasteko, gure helburuak identifikatzeko eta horiek lortzeko baliabideak lerrokatzeko. Lidergoaren elementurik garrantzitsuena trebetasunak, gaitasun emozionalak eta komunikazio-gaitasunak dira.

Helburuak:

  • Lidergoa gauzatzeko gaitasunei eta zailtasunei buruz hausnartzea, genero-ikuspegitik.
  • Printzipio feministekin bat datorren bizi-lidergoaren ereduari buruz hausnartzea.
  • Autolidergoan jarduteko motibatzea, eta norberaren trebetasunak ezagutzea.

Edukiak:

  • Lidergoaren kontzeptua.
  • Lidergoa, boterea eta generoa.
  • Lidergo feministaren eredu bat. Lidergo transformazionala.
  • Adimen emozionala eta ahalduntzea.

Trebatzailea: Miriam Ocio

Míriam Ocio Psikologian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, psikopatologian eta psikodiagnostikoan aditua, eta masterra du Psikoterapia Integratibo Humanistan. Generoari eta feminismoari buruzko prestakuntza du, eta generoari eta feminismoari buruzko teoriak txertatu ditu psikologo eta komunikatzaile gisa egiten duen lanean. Gainera, hainbat ikerketa eta argitalpenen egilea da.

Sarbide mota

Izen-ematea

Izena emateko datak
Noiztik: 2024/09/19 00:00 Noiz arte: 2024/10/23 13:00

…edo lekuak bete arte.

Informazio gehiago

Izena eman duzu eta ezin zara joan:

Horrela, beste lagun batzuk bertaratzeko aukera izango dute..

Jarduera bertan behera gera daiteke behar beste pertsonak izena ematen ez badu.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egitasmoaren baitako jarduera.