Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

https://www.youtube.com/watch?v=BVuqd6Ofebs(Beste leiho batean irekiko da)

Xehetasunak:

Eguna: Otsailak 7.

Ordutegia: 09:00 – 13:30.

Hizkuntzak: gaztelania.

Lekua: Rosa Parks gela (Autobus Geltokia).

Norentzat: teknikarientzat.

Hizlariak: Ivan del Caz eta Javier Goikoetxea.

Izen ematea: Sarrera doan, aurrez izena emanez gero (30 lagun).

Egitaraua

Sarrera

Ekonomia Berriak egungo eredu ekonomikoa eraldatzeko gaitasuna erakusten ari dira mundu osoan, pertsonen eta planetaren zerbitzura jartzeko, alegia.

Trantsizio-une bat bizitzen ari gara, eredu ekonomiko berri baterantz goaz, eta hau berau Europatik aukera gisa ikusten da. Bruselatik babesa ematen ari dira eta Ekonomia Berri horien aldeko apustua egiten, korronte ekonomiko desberdinen katalizatzaile gisa: ekonomia zirkularra, ondasun komuna, elkarlanekoa, soziala, solidarioa, blue, finantza etikoak … Helburua elkarguneak bilatzea eta eredu ekonomiko justuago baten alde lan egitea da.

Hainbat erakunde eta udal, hala nola Vitoria-Gasteiz, Zaragoza, Logroño, Getafe, Sant Boi de Llobregat, Bilbao, Alacant, Malaga eta Burgos, adierazpen bat sinatu zuten Ekonomia Berri baten alde. Tokiko Ekonomia eta pertsonen eta planetaren zerbitzura dagoen ekonomia berri baten alde lan egin nahi dute, Garapen Iraunkorreko Helburuak eta Parisko Akordioaren helburuak lortzeko asmoz. Horretarako hainbat ekimen eta ekintza-ildo ari dira martxan jartzen.

Metodologia

Lantegiak, eredu ekonomiko berrietara hurbiltzeaz gain, Kaleidos sareak eta NESIk batera sortutako Ekonomia Berri baten aldeko Tokiko Gida (nola trantsitatu gure hiri eta lurraldeetan harreman ekonomiko berri batzuetarantz) aurkeztuko digu.

Lantegia ikuspegi praktiko batetik garatuko da, beste udalerri batzuetan izandako esperientzia arrakastatsuen bidez inspiratzeko.

Lantegian parte hartzen dutenek egiteko modu berriak deskubritzeko aukera izango dute. Nola egin daitekeen interes orokorra lerrokatzea, gizartean eragin positiboa izanik eta ingurunea errespetatuz. Azken batean, nola uztartu daitezkeen emaitza sozialak, ingurumenekoak eta ekonomikoak, udalerri mailatik abiatuz pertsona guztien bizi-kalitatea eta planeta hobetzeko.

Objetivos:
  • Udalerrietarako eta lurraldeetarako ekonomia berrien proposamenak eta konponbideak ezagutzea.
  • Barneko hobekuntza-alderdiak identifikatzea, ekonomia berrietan oinarrituta.Udalerri edo lurraldeen plangintza estrategikoan pentsamendu holistikoagoa sartzea.

Informazio gehiago

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2020ko urtarrilaren 2an irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera