Ekitaldiak kargatzen
ekitaldia hau amaitu da.

HEI Herritartasunerako Eskola Irekia egistasmoaren baitan jasotako jarduera

Albiste faltsuak (ingelesez fake news) gezur mota bat dira; albisteen atarien, prentsa idatziaren, irratiaren, telebistaren eta sare sozialen bidez zabaltzen diren sasikazetaritza edukiak, alegia
Gezurrezko albisteak nahita ematen dira; engainatzeko, iruzur egiteko, erabaki pertsonalak manipulatzeko, erakunde edo pertsona bati aipua kentzeko, edota irabazi ekonomiko-politikoak lortzeko. Albiste faltsuek edo albiste hutsalek zerikusia dute propagandarekin eta egia-ostearekin. Albiste faltsuak eta gertakari faltsuak benetakoak balira bezala aurkeztean, hedabide serioen eta kazetari profesionalen sinesgarritasunaren mehatxutzat hartzen dira.
Datorren azaroaren 22an kafe baten inguruan elkartuko gara, fenomeno horri buruz eta horrek gure gizartean duen eraginari buruz hausnartzeko.

Non: Florida Zabaltegi jatetxea (Florida parkea)

Izen ematea

Sarrera doan, aurrez izena emanez gero. Izena emateko modu ezberdinak egongo dira zabalik: hemen edo 010 telefonora deituz (edo 945 161 100 zenbakira, hiritik kanpo deituz gero) eta aurrez aurre Herritarren Arretarako Bulegoetan.

Jardueretarako izena emateko epea 2019ko urriaren 1ean irekiko da. Eskolako jardueretarako lekuak izena eman den ordenaren arabera esleituko dira.

Izena eman baduzu, baina azkenean ezin baduzu jardueran parte hartu, jakinarazi iezaguzu hura hasi baino lehen, 945 161687 telefono-zenbakira deituta edo heieskola@vitoria-gasteiz.org bidez. Baja emanez gero, beste pertsona batek bete ahal izango du zuk libre utzitako lekua.

Jarduera guztietan txikientzako ludoteka, menpekotasun egoeran dagoen pertsona etxean zaintzeko zerbitzua eta zeinu-hizkuntza interpretea eskuragarri. Jarduera hasi baino 5 egun lehenago gutxienez eskatu beharko da zerbitzua, heieskola@vitoria-gasteiz.org helbidean edo 945 16 16 87 telefonoan.

Izen-emateen gutxieneko kopurura iristen ez diren jarduerak bertan behera gera daitezke.